Julen Teran nagusitu zen XI. Asier Cuevas herri-lasterketan

Deporreko atletak 23 minutu eta 52 segundo behar izan zituen proba amaitzeko
Julen Teran nagusitu zen XI. Asier Cuevas herri-lasterketan
2024/11/21 10:56
eta kitto!

Aurreko zapatuan, Klub Deportiboko atletismo batzordeak antolatuta, jokatutako Asier Cuevas herri-lasterketaren  11. edizioan Eibarko atleta izan zen lehenengoa helmugan. Deporreko atletak 23 minutu eta 52 segundo behar izan zituen proba amaitzeko, eta atzetik sartu ziren Iñaki Elola azkoitiarra eta Yassine Bih mungiarra minutu erdira helmugaratu ziren. Emakumezkoetan, bestalde, Idoia Nogales debarrak irabazi zuen, bigarren sailkatu zen Oihane Sarasketa eibartarrari 13 segundo aterata; hor hirugarren Nahia Ibarzabal markinarra izan zen.

Parte-hartzailetzari begira, 165 korrikalarien artean, 96 Eibarkoak izan ziren (erdia baino gehiago, ia 560). Eta guztien artean, 165etik 37 emakumezkoak izan ziren. Probaren sailkapen guztiak sailkapenak.com webgunean daude.