Julio Gomez Menak irabazi du Aire zabaleko XLVII. pintura lehiaketa
Urriko azken domekan egin zen Aire zabaleko XLVII. pintura lehiaketan, Julio Gomez Menak eraman du Eibarko Hiria Sari Berezia; bigarren saria Jose Manuel Aznar Diazek jaso du; hirugarrena, Ricardo Azkargorta Celayak; eta laugarrena, Fernando Ureta Castelok. Herriko Saria, berriz, Ane Ferrer Moralek irabazi du; lehen Gazte Saria, Amaia Basterrikak; bigarren Gazte Saria, Maider Iglesiasek; Haurren lehen Saria, Eira Rojok; eta Haurren bigarren Saria, Sia Martinez-Toledanok.
Lehiaketako irabazleak aukeratu dituen epaimahaia Maite Arriagak, Elixabet Egurenek, Leire Kareaga Azkarragak, Jose Luis Martinez de Antoñanak eta Jon Idigoras Mugerzak osatu dute. Aurten 55 pertsonak (28 helduk, 11 gaztek eta 16 haurrek) hartu dute parte Eibarko Artisten Elkarteak eta Eibarko Udalak antolatutako pintura lehiaketan.