Julita Valenciaga hil da
2014/12/03
00:00
eta kitto!
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, laga gaitu Julita Valenciaga Lasuenek, 76 urterekin. Bihar egingo dira bere aldeko hiletak San Andres parrokian, 19.00etan hasita. Herrian oso ezaguna, batez ere hainbat herri-ekimenetan parte hartu izan duelako, hamar urtetan Eibarko Dendarien Elkarteko presidentea izan zen, 2010ean kargua laga zuen arte. Bere familiak Zuloagatarren kalean gerra ostean zabaldutako dendak aurten ekin dio etapa berri bati Arrate bere ahizparen jubilazioarekin batera. Ahotsak.com proiektuan ere hartu zuen parte, elkarrizketak eskainiz "Eibarko antxiñako jolas eta kantuak" lanerako.