June Valladares judokak brontzezkoa irabazi zuen Amurrion
Julen Martin eta Aner Gonzalez ere lehiatu ziren Araban jokatutako txapelketan
2024/11/11
11:07
eta kitto!
Aurreko zapatuan jokatutako Amurrioko Txapelketan, Kalamua judo klubeko hiru ordezkarik postu onak eskuratu zituzten. Horrela, June Valladaresek brontzezko dominaz jabetu zen 57 kilorainoko emakumezkoen mailan. Bertan izan ziren beste bi ordezkariek bosgarren postuan amaitu zuten: Julen Martin 55 kilotik beherakoen artean eta Aner Gonzalez 46 kilorainoko kategorian. Txapelketa hori eta antzerakoak “oso baliagarriak dira hemendik aurrera izango dituzten lehiaketa ofizialei begira”.