Junior mailako 47. Udaberri Saria jokatuko da domekan

Gurean hasi eta amaituko den lasterketak 80 kilometro izango ditu
Junior mailako 47. Udaberri Saria jokatuko da domekan
2025/02/28 11:30
eta kitto!

Domekan jokatuko den junior mailako Udaberri Sariaren 47. edizioarekin hasiko da Eibarko Txirrindulari Elkarteak denboraldi berrirako prestatutako egutegia. Gurean hasi eta amaituko den lasterketak 80 kilometro izango ditu eta bidean 3. Mailako Itziarko gaina gaindituko dute bitan. Proba goizeko 09:45ean ipiniko da martxan Anbulatorioaren aurretik eta, gutxi gorabehera, handik bi ordura amaituko da T. Etxebarria kalean. Txirrindulariek Zumaiarainoko joan-etorria egin beharko dute, Oikina, Aizarnazabal, Iraeta eta Arroatik pasatuz.