Jussi Jo’ Buddy kantari, gitarrajole eta konpositore finlandiarraren kontzertua izango da domekan Portalean

Jussi Jo’ Buddy kantari, gitarrajole eta konpositore finlandiarraren kontzertua izango da domekan Portalean
2024/02/19 15:01
eta kitto!

Portalean izango da Jo' Buddy (Jussi Raulamo) musikari finlandiarra domeka honetan, hilak 25, 19:00etatik aurrera, Portalea Musika Kluba egitasmoaren baitan.

Jussik Finlandiatik igaro diren blues-musikari ia guztiekin jo du, eta baita Estatu Batuetakoekin ere. Oso estilo pertsonala du. Haren musikak bizipoza transmititzen du, eta, gainera, atenporala da, lurrari lotua eta espirituala. 40 urteko esperientziarekin, 16 herrialde baino gehiagotan jo du.

Sarrerak 10 euro balio du,  7 euro COLISEOAREN LAGUNA txartela dutenentzat.

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan eskura daitezke sarrerak, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta aretoko sarreran hasi baino ordubete lehenago ere eskura daitezke.