Justiziak baliogabetu egin du Eibar KE-ren langile baten kaleratzea
2023/01/23
11:49
eta kitto!
Eibarko Epaitegiak Eibar KE-ren langile baten kaleratzea baliogabetu du eta, gainera, 6.251 euroko kalte-ordaina ezarri du, CCOO sindikatuak jakitera eman duenez.
Sindikatuak dioenez, iazko ekainean langileak bere lanaldiaren murriztapena eskatu zuen dependentzia duen ama zaintzeko eta Eibar KE-k bi hilabeteko ordaindutako baimena eskaini zion. Hala ere, langileak uko egin zion proposamen horri, hori eskatu ez zuela argudiatuz. Orduan, klubak disziplinazko kaleratzea ezarri zion.
Egoera horretan, langilea CCOO-rekin harremanetan jarri zen eta, gertatutakoa ezagututa, epaitegian demanda aurkeztu zuen, familia-adiskidetzea egiteko eskubidea urratzen zela argudiatuz.
Epaileak salaketa onartu eta langileari arrazoia eman dio, kaleratzea baliogabetuz, justifikaziorik ez zuelako. Beraz, enpresak kalte-ordaina eman beharko dio langileari eta berriz berriz hartu behar izango du.