Kadete Gorengo Urki Ohorezko Mailara igo da partidu baten faltan

Hemendik pare bat astera beste multzoko txapeldunaren aurka jokatuko dute Urkikoek
Kadete Gorengo Urki Ohorezko Mailara igo da partidu baten faltan
2024/05/13 10:38
eta kitto!

Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan, Gorengo Mailako kadeteen Urki taldeak txapela jantzi du atzo Urnieta K.E. taldeari 1-0 irabazi ondoren. Liga txapelketa bikaina egin dute talde horretako jokalariek, eta orain dela hilabete batzuk hildako Unax Garcia taldekidea gogoratu nahi izan zuten azken partidu horretan, bere irudia zuen kamisetarekin.

Ohorezko Mailara igotzeaz aparte, hemendik pare bat astera beste multzoko txapeldunaren aurka jokatuko dute Urkikoek, Gipuzkoako maila horretako txapelaren bila, eremu neutralean jokatuko den partidu bakarrean.