Kadete mailako Urkik Gipuzkoako txapela jantzi du

Eibartarrak 2-0 nagusitu ziren Arruperen kontra, Gari eta Beñaten golekin
Kadete mailako Urkik Gipuzkoako txapela jantzi du
2024/05/27 12:34
eta kitto!

Urki Heganrent taldeak domeka eguerdian Zumaian jokatutako kadeteetako Gorengo mailako finala irabazi zuen, modu horretan Gipuzkoako txapela janzteko. Final horretan eibartarrak 2-0 nagusitu ziren Arruperen aurrean, Gari eta Beñaten golei esker.

Argazkian, talde irabazlea, zuzendaritzako ordezkariekin eta entrenatzaileekin.