Kadete taldea izan zen garaile bakarra Urbat Urkotronik waterpoloko asteburuan

Kadete taldea izan zen garaile bakarra Urbat Urkotronik waterpoloko asteburuan
2023/11/13 12:18
eta kitto!
Neurketak ere ez ziren errazak izan gure herriko waterpolistentzat eta, horrela, maila gorenetik hasita, senior mailako gizonezkoen lehen taldeak 12-9 galdu zuen Bartzelonatik gertu dagoen Valliranan, lehen zati oso kaxkarra burutu ondoren. Zati horretan jasotako zazpi golak motxila astunegia egin zitzaion Cerchiren taldeari gero jasotzeko. Mailari eustea izango du erronkatzat denboraldi honetan taldeak: datorren zapatuan Donostian Chiclana hartuko dute. Gizonezkoen bigarren taldeak Euskal Herriko Ligan 3-10 galdu zuen Orbean Waterpolo Donosti indartsuaren aurrean.

Emakumezkoen taldeek, bestalde, aurkari ezin zailagoak izan zituzten asteburuan. Hala ere, senior taldeak ondo erantzun zion erronkari eta, Euskal Herriko talde onenaren etxean, bakarrik 16-13 galdu zuen. Infantil mailako taldeak, horrek bai, erraz eman zuen amore: 16-1.

Ia beti irabaztera ohituta gaituen klubak oraingoan garaipen bakararrekin geratu da, kadeteek 19-7 lortutakoa Lautadaren aurka ligako lehen jardunaldian.