Kadeteen IX. Eibarko Txirrindulari Elkartea Saria jokatuko da igandean

Txirrindulariek 65,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Toribio Etxebarria kalean hasi eta Urkizun amaitzeko
Kadeteen IX. Eibarko Txirrindulari Elkartea Saria jokatuko da igandean
2026/04/21 17:00
Ekhi Belar Errasti

Igandean jokatuko da Eibarko Txirrindulari Elkartearen urteko hirugarren proba, hain zuzen ere bere izena daramana: Eibarko Txirrindulari Elkartea Saria. Kadete mailako txirrindulariek hartuko dute parte bertan, bere 11. edizioan.

Lasterketa 10:15ean hasiko da, Toribio Etxebarria kaletik, eta txirrindulariek 65,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Eibartik Bergarara joango dira, handik Eskoriatzara eta bide beretik itzuliko dira San Prudentzioko biribilgunera arte, handik Oñatirako bidea hartzeko. Zubillaga auzora iritsi ondoren, berriz bueltatuko dira San Prudentziora eta Urkizu kalean kokatuko den helmugara joko dute azkenik.

Antolatzaileen berbetan, azkarrenez, lasterketa 12:00ak inguruan amaitzea espero dute.