Kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi berri jarriko dira eskualdean, horietako 15 Eibarren
2021eko martxoan ahalbidetu zuen Mankomunitateak kafe kapsulak minigarbiguneetan jasotzeko zerbitzua, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker, eta ordutik minigarbiguneetan soilik jaso ahal izan dira. "2022an 5.325kg kapsula jaso zirela ikusirik eta herritarrei kapsulen birziklapena errazteko, Mankomunitateak orain 45 edukiontzi berri jarriko ditu soilik kafe kapsulak jasotzeko. Dena den, minigarbiguneetako zerbitzua ere mantenduko da. Minigarbiguneetako bilketa zerbitzua Mankomunitateak kudeatuko du, orain arte bezala, eta kapsulak jasotzeko zerbitzu berriaren kudeaketa, aldiz, Ekogras enpresari esleitu zaio, eta Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza bati esker finantzatuko da"., azaldu dute.
Eibarri dagokionez, kafe kapsulak birziklatzeko edukiontzi berriak honako puntu hauetan kokatuko dira:
-Legarre, 19
-Tiburcio Anitua, 3
-Tiburcio Anitua, 23-25
-Sostoa tarren, 10
-Urki, 17
-Romualdo Galdós, 22
-Txantxa Zelai, 24
-Txonta, 2
-Barakaldo , 19
-Bidebarrieta, 4
-Carmen, 11
-Barrena, 22
-Sautxi
-Estaziño
-Pso San Andrés, 3