Kalamua Judo Kluba dominekin itzuli zen Erandioko Kadete Txapelketatik
Kalamua Judo Klubeko kadeteak Erandion izan ziren zapatuan, abenduak 13, bertako txapelketan lehiatzen. Eibartarrek lan txukuna egin zuten eta dominekin itzuli ziren, June Valladaresek eta Doha Shrirek egindako lanaren ondorioz.
June Valladares -63 kategorian lehiatu zen eta, lehen borroka galdu arren, aurrera egin zuen bigarren aukeran irabazita. Ondoren, beste bi lehia irabazi zituen, finalera iritsiz. Azken neurketan, denbora agortzear zela, wasari batengatik galdu zuen.
Doha Shrir, bere aldetik, minduta iritsi zen Erandiora, baina egoerari buelta eman zion eta lehen borroka galdu eta gero, bigarren aukeran irabazi zuen. Hirugarren borrokan ezin zuen garaipenik lortu eta finaletik kanpo geratu zen, brontzea lortuz.
Garaipen bana lortu zuten Julen Martinek M-66an eta Aner Gonzalezek M-55ean, baina ezin izan zuten aurrera egin dominak lortzeko.
Sara Azpiazuk F-63an, Ekhi Carballok M-50ean eta Jokin Larreinak M-60an ez zuten zorterik izan eta txapelketan garaipenik gabe amaitu zuten.
Aste honetan, Judo Club Kalamuak berriro ekingo dio formazio jarduera hutsari, izan ere, Euskadiko Judo eta Kirol Elkartuen Federazioak Anoetako Arte Martzialetako Zentroan abenduaren 20an, zapatua, egingo dituen Gerriko Beltz eta Danetarako Graduko azterketak izango ditu ikusgai. Bertan, Jon Montiel Hirugarren Dan titulua lortzeko aurkeztuko da eta Javier Lamas Lehen Gerriko Beltza Dan.