Kalamua judo klubak denboraldia agurtu zuen Udaberriko torneoarekin

Giro ezinhobean jokatu zen aipatutako torneoa
Kalamua judo klubak denboraldia agurtu zuen Udaberriko torneoarekin
2024/05/30 13:04
eta kitto!

Urtero egiten duen bezala, Kalamua judo taldekoek denboraldiari agur esan zioten euren barneko Udaberri torneoarekin. Torneo horretako formatuan zenbait liga osatu zituzten, adin eta pisuei erreparatuta eta, horrela, liga bakoitzeko irabazleak kopa bereganatu zuen, eta bigarrenen eta hirugarrenentzat zegozkien zilarrezko eta brontzezko dominak banatu ziren. Giro ezinhobean jokatu zen aipatutako torneoa.

Klubeko judokek, dena dela, oraindik egin beharko dituzte zenbait irteera txapelketa bat edo beste jokatzeko ekainean zehar. Bestalde, irailean hasiko den denboraldi berriari begira, hainbat ordutegi eta talde modifikatu dira, “maila eta adin bakoitzari hobeto egokitzeko”.