Kalamua judo klubak Iparraldeko torneoetako Liga irabazi du

Eibarko taldea domina gehien irabazi zituen taldea izan zen
Kalamua judo klubak Iparraldeko torneoetako Liga irabazi du
2024/06/18 10:14
eta kitto!

Aurreko zapatuan jokatutako Urrugneko Judo Jaialdiarekin amaitu zen hainbat herrietatik zehar izandako Iparraldeko Torneoen Liga, eta amaieran, Kalamua klubeko kideek irabazitako dominetik aparte, Eibarko entitateak Ligako lehen postua eskuratu zuen, domina gehien irabazi zituen taldea izan zelako.

Socoa-Urrugneko kiroldegian jokatutako azken jardunaldi horretan eibartarrek guztira zazpi domina irabazi zituzten:  urrezko bi, Amets Alonso eta Iker Corralesen esku; zilarrezko hiru, Garazi Valladares, Lucas Azpiazu eta Raydel Vazquezentzat; eta lau brontzezko, Adrian Sanchez, June Valladares, Sara Azpiazu eta Aitor Puentek lortutakoak.