Kalamua Judo Klubeko hainbat judokak gerriko beltzerako bidea hasi dute

Euskal Judo Federazioak antolatutako Kata eta Dan ikastaroan izan dira judoka eibartarrak
Kalamua Judo Klubeko hainbat judokak gerriko beltzerako bidea hasi dute
2026/06/26 13:30
Ekhi Belar Errasti

Kalamua Judo Klubeko hainbat kidek Euskal Judo Federazioak antolatutako Kata eta Dan ikastaroan parte hartu dute azken egunotan, euren prestakuntza ibilbidean urrats garrantzitsua emanez.

Ikastaroaren baitan, June Valladares, Julen Martín eta Aner González judokek gerriko beltza lortzeko prestakuntza prozesua hasi dute. Bestalde, Javi Murillo ere bertan izan da, hurrengo deialdian lehen Daneko azterketa egiteko prestatzen. Era berean, Hegoi Esteban laugarren Danerako azterketari begira ari da lanean, eta saioetan Jon Montiel (Ikigai Zentroa) izan du uke lanetan.

Prestakuntza jardunaldian parte-hartzaileek Euskal Judo Federazioko irakasleen gidaritza izan zuten, tartean Iñaki San Martín eta Gorka Sagastume.

Klubetik nabarmendu dutenez, horrelako ikastaroek aukera ematen diete judokeei euren ezagutza teknikoak sakontzeko eta graduazio berrietarako beharrezko prestakuntza jasotzeko, etorkizuneko erronkei berme handiagoz aurre egiteko.