Kalamua judo klubeko lau ordezkari Euskadiko txapelketarako sailkatu dira

Doha Shrir, June Valladares, Andoni Urra eta Aner Gonzalezek apirilaren 13an jokatuko dute txapelketa
Kalamua judo klubeko lau ordezkari Euskadiko txapelketarako sailkatu dira
2024/03/07 11:04
eta kitto!

Aurreko asteburuan jokatutako infantil eta kadete mailetako Gipuzkoako txapelketetan, Eibarko klubeko lau kirolarik Euskadikorako txartela eskuratu zuten.

Zapatuan jokatutako infantil mailakoan, June Valladares, Andoni Urra eta Aner Gonzalez, hirurek, brontezeko domina lortu zuten. Eta emaitza berarekin amaitu zuen bere parte-hartzea Doha Shrir-ek hurrengo egunean jokatutako Gipuzkoako kadete mailakoan, modu horretan apirilaren 13an jokatuko den Euskadikoan parte hartzeko.

Aipatutakoekin izan zen Sara Azpiazu ere, bera baino helduagoak direnen aurka bikain borrokatu zuena.