Kalamua judo klubekoek asteburu betea izan zuten

Legazpiko Hiria Nazioarteko Torneoan eta Gipuzkoako Txapelketan aritu ziren
Kalamua judo klubekoek asteburu betea izan zuten
2025/03/11 12:16
eta kitto!

Zapatuan Legazpiko Hiria Nazioarteko Torneoan izan ziren parte hartzen eta domekan Gipuzkoako alebin mailako txapelketaren hasieran. Judo Legazpik antolatutako torneoan Aner Gonzalezek brontzea irabazi zuen 50 kilora arteko mailan eta Julen Martinek (60 kilora arte) eta June Valladaresek (57 kilora arte) diploma eskuratu zuten. Eurekin hartu zuten parte baita Ekhi Carballok eta Sara Azpiazuk.

Domekan abiatu zen alebin mailako Gipuzkoako Txapelketaren barruan, bestalde, Kalamuako bederatzi ordezkarik hartu zuten parte. Uxue Gutierrezek, 40 kilorainoko mailan, eskuratutako lau garaipenak eta Joseu Garrok, 34 kilora artekoan, eskuratutako lau garaipen eta porrot bakarra izan ziren lorpen aipagarrienak.