Kalamua judo taldeko hiru kidek dominak eskuratu dituzte Gipuzkoako Alebin Kopan eta Txapelketan
Emaitza bikainak eskuratu dituzte Kalamua judo klubeko gazteek maiatzaren 16an eta 17an jokatutako Gipuzkoako Alebin Kopan eta Txapelketan. Klub armaginak domina sorta polita batu zuen bi jardunaldietan, eta Rabab Choumaren jarduna nabarmendu zen bereziki.
Gipuzkoako Txapelketan, Rabab Chouma txapeldun izan zen emakumezkoen -48 kiloko kategorian. Kalamuako judokak txapelketa bikaina egin zuen, finaleko faseko lau borrokaldiak irabazita eta aurretiko ligaxkako guztiak ere menderatuta.
Bestalde, mutilen kategorian ere podiumera igo zen Einar Grande brontzezko domina lortuta -52 kiloko mailan, borrokaldi sendoak eginez eta txapelketan maila ona erakutsiz.
Gipuzkoako Kopan, berriz, Amets Alonsok zilarrezko domina lortu zuen gizonezkoen -38 kiloko kategorian. Judoka armaginak garaipen garrantzitsuak batu zituen bere ligaxkan eta finalera heltzea lortu zuen, azkenean bigarren postuan amaituta.