Kalamua judo taldeko Uxue Gutierrez, Euskadiko azpitxapeldun Oiartzunen

Emaitza nabarmenak lortu zituzten klubeko ordezkariek Oiartzunen jokatutako Eskolarteko Jokoetan eta Euskadiko Txapelketa Kadetean.
Kalamua judo taldeko Uxue Gutierrez, Euskadiko azpitxapeldun Oiartzunen
2026/04/08 12:49
Ekhi Belar Errasti

Martxoaren 28an, Oiartzunen jokatutako Eskolarteko Jokoek eta Kadeteetako Euskadiko Txapelketak emaitza gazi-gozoak utzi zituzten klubarentzat, baina baita poz handiak ere.

Uxue Gutierrez izan zen protagonista nagusietako bat, infantil mailako -44 kiloko kategorian Euskadiko azpitxapeldun izatea lortuta. Txapelketan zehar maila handia erakutsi zuen, eta Espainiako Txapelketarako sailkatzeko aukerak ere izan zituen. Hala ere, azken borrokan galduta, plaza bere aurkariaren esku geratu zen.

Bestalde, June Valladaresek ere parte hartu zuen kadete mailako -63 kiloko kategorian, bere lehen Euskadiko Txapelketan. Esperientzia baliotsua pilatzeaz gain, bosgarren postua eskuratu zuen, etorkizunerako oinarri sendoak jarriz.