Kalamua judo taldekoei gauzak ez zaizkie nahi bezain ondo atera Anaitasuna txapelketan

Emaitza txarraren aurrean jarrera positiboa aurkeztu du talde eibartarrak
Kalamua judo taldekoei gauzak ez zaizkie nahi bezain ondo atera Anaitasuna txapelketan
2025/10/27 11:21
eta kitto!

Kalamua judo taldeko infantiletako eta kadeteetako ordezkariak Judo Anaitasunak antolatzen duen txapelketaren 3. edizioan aritu dira asteburuan. Ez da torneo ona izan emaitza aldetik, baina itxaropenez begiratzen diote etorkizunari. “Gauzak ez dira ondo joan aurten, baina lanean eta elkarrekin jarraitu behar dugu judoa den bide zail baina zoragarri honetan”, esan digute Kalamuakoek.

Kadeteetan, Doha Shrirek ezin izan zuen parte hartu min hartuta dagoelako eta, Kalamuako beste ordezkariei dagokienez, June Valladaresek lortu zuen eibartarren garaipen bakarra. Dena dela, Valladares bera eta Aner Gonzalez, Julen Martin, Sara Azpiazu, Ekhi Carballo eta Jokin Larreina ezin izan ziren sailkatu.

Infantiletan, Josu Garrok ez zuen parte hartu min hartuta egoteagatik eta Uxue Gutierrezek bi porrot jasan zituen.