Kalamua taldeko bost judoka izan ziren Gipuzkoako txapelketaren lehenengo fasean

Kalamua taldeko bost judoka izan ziren Gipuzkoako txapelketaren lehenengo fasean
2024/02/06 10:04
eta kitto!
Urnietan aurreko zapatuan jokatutako lehen fase horretan Kalamua klubeko hiru mutil eta bi neska izan ziren parte hartzen. Andoni Urrak bi borroka irabazi zituen eta bat galdu 46 kilora artekoen mailan, bi irabazi zituen eta beste bi galdu Aner Gonzalezek 38 kilora artekoan, eta bat irabazi eta bi galtzea egokitu zitzaion Julen Martini 57 kilora artekoen mailan. Nesken arloan, bestalde, Kalamuako bi ordezkariek 57 kilora arteko mailan lehiatu zuten: June Valladaresek bat irabazi eta bi galdu zituen, eta Sara Azpiazuk egindako bi borrokak galdu zituen. Bigarren faseari begira prestatuko dira hemendik aurrera, bertako emaitzekin finaletara pasatzeko aukera izateko.