Kalamuako bi judoka Euskadiko eskolarteko txapelketarako sailkatu dira
Azken asteburuan Urnietako kiroldegian jokatutako infantil eta kadete mailetako Gipuzkoako txapelketaren hirugarren eta azken fasearen ondoren, Julen Martinek eta Aner Gonzalezek apirilaren 5ean Gasteizko Arriaga kiroldegian jokatuko diren Euskadiko Eskolartekoen Jokoetarako sailkatu dira. Julen Martin 60 kilora arteko mailan azpitxapeldun geratu zen, azken jardunaldiko hiru borrokaka irabazita; Aner Gonzalezek, bestalde, brontzezko domina irabazi zuen 50 kilotik beherakoenen mailan, azken fase horretan bost borroketatik lau irabazita. June Valladares, Sara Azpiazu eta Ekhi Carballok ez dute Euskadikorako sailkatzerik lortu eta gogor jarraitu beharko dute lan egiten hurrengo denboraldian, dagoeneko kadete mailan, aurrera egiteko.
Kadeteetan Jokin Larreina izan zen Kalamuako ordezkari bakarra, Doha Shrir taldekidea bajarekin dago eta. Larreinak egindako borroka bakarra galdu egin zuen, baina kontuan izan behar da aurkari gehienek berak baino esperientzia handiagoa dutela. Doha Shrir-ek, bestalde, badu txartela aipatutako Gasteizko Arriaga kiroldegian apirilaren 5ean jokatuko den kadete mailako Euskadiko Txapelketan parte hartzeko, aurreko denboraldian domina lortu ondoren.