Kalamuako bi judoka izan dira Gipuzkoako alebinen lehen fasean

Urnietako kiroldegian zapatuan jokatutako Gipuzkoako alebin mailako txapelketaren lehen fasean Kalamua judo klubak bi ordezkari izan zituen: Alain Gonzalez eta Uxue Gutierrez
Kalamuako bi judoka izan dira Gipuzkoako alebinen lehen fasean
2024/03/25 11:07
eta kitto!

Urnietako kiroldegian zapatuan jokatutako Gipuzkoako alebin mailako txapelketaren lehen fasean Kalamua judo klubak bi ordezkari izan zituen: Alain Gonzalez eta Uxue Gutierrez. Lehenengoak 34 kilotik beherakoen mailan lehiatu zuen eta, bi borroka irabazi eta beste bi galdu ondoren, punturik gabe amaitu zuen. Bigarrengoak, Uxuek, brontzea eskuratu zuen 36 kilotik beherako mailan eta, bi irabazi eta bakarra galduta, brontze horri esker puntu bat bereganatu zuen. Bi fase gehiago geratzen dira azken sailkapenari begira puntuak lortzen jarraitzeko edo, bestela, Gipuzkoako Koparako hautagai izateko, hiru faseen amaieran dominarik lortu ezean.