Kalamuako bi judoka izan ziren Legazpiko nazioarteko torneoan

Jokin Larreina eta Dhora Shrir aritu ziren Legazpiko IV. Nazioarteko Torneoan
Kalamuako bi judoka izan ziren Legazpiko nazioarteko torneoan
2025/05/13 11:26
eta kitto!

Biak ere kadete mailakoak, Jokin Larreina eta Dhora Shrir, euren egunik onena izan ez zutenak Legazpiko IV. Nazioarteko Torneoan. Aurkariak maila handikoak izanik, Kalamuako ordezkariei kontzentrazio pixka bat ere falta izan zitzaien. Hala ere, Dhora Shrir gauza izan zen, bi porroten aurretik, garaipen bat lortzeko eta, modu horretan, bosgarren sailkatzeko 70 kilotik beherakoen mailan. Jokin Larreinak, bestalde, borrokatutako biak galdu zituen eta ez zen sailkatu azken faserako 60 kilora arterainokoan.