Kalamuako bi judokek Gipuzkoako Txapelketarako puntuak lortu zituzten
Gipuzkoako Judo Federazioak antolatuta, aurreko zapatuan probintziako Haur Txapelketarako bigarren fasea jokatu zen eta bertan Kalamuako bost borrokalari izan ziren parte hartzen. Julen Martinek eta June Valladaresek lortu zituzten puntuak oraingoan eta, horrez gain, Sara Azpiazuri epailearen akats batek egindako lehen borroka irabaztea eragotzi zion, azken horrek ez baitzion lortutako ippon argi bati balioa eman.
Emaitzei dagokienez, Aner Gonzalezek hiru garaipen eta porrot bakarra izan zuen 50 kilora artekoen mailan; Julen Martinek bi garaipen eta porrot bat 60 kilorainokoan; Ekhi Carballok borrokatutako biak galdu zituen bere debutean, 46 kilora artekoan; eta June Valladares eta Sara Azpiazu 57 kilorainokoan lehiatu zuten, lehenengoak garaipen bat lortuz.