Kalamuako boskote bat katen eta gerriko beltzerako ikastaroan

Maila ezberdinetarako prestatzen ari dira judoka eibartarrak
Kalamuako boskote bat katen eta gerriko beltzerako ikastaroan
2025/02/18 10:48
eta kitto!

Euskal Judo Federazioak aurreko zapatuan antolatutako katen eta gerriko beltzerako ikastaroan izan ziren Judo Klub Kalamuako bost ordezkari: Hegoi Esteban laugarren Danerako prestatzeko, Jon Montiel hirugarren Danerako, eta Federico Cuenca, Javier Murillo eta Javier Lamas lehenengo Danerako.