Kalamuako bost ordezkarik hartu zuten parte Amurrioko judo torneoan

Kalamuako bost ordezkarik hartu zuten parte Amurrioko judo torneoan
2023/11/13 12:10
eta kitto!
Zapatuan jokatutako 39. Amurrioko Hiria Torneoan, Kalamuako judo klubeko infantil mailako bost borrokalari izan ziren parte hartzen, oso aurrera ez bazuten jo ere. Julen Martinek (55 kilotik beherakoen artean) eta Aner Gonzalelezek (38 kilotik behera) repeskan irabazi zuten behintzat, beste hirurek lehenengoan izan baitziren kanporatuak: Sara Azpiazu (57 kilotik behera), June Valladares (63tik behera) eta Andoni Urra (46 kilora arte). Klubean onartzen dute emaitzak ez zirela espero zirenak izan, “baina gogor lan eginez tatami gainean, emaitza hobeak lortzeko bidean izango gara. Batzuetan irabazten da, eta beste batzuetan ikasi”.