Kalamuako Doha Srhir judokak Iruñeako Espainiako Kopan hartu zuen parte
Judokarentzat irakaskuntza handia izan da bertan aritzea
2024/12/10
10:39
eta kitto!
Kalamuako ordezkariak emakumezkoen 63 kilotik beherakoen mailan borrokatu zuen. Kadete mailako Doha Srhir-ek esperientzia bereganatzen jarduten du horrelako lehiaketetan, Espainiako Kopako moduko torneoetan. Oraingoan, lehen borrokaldian galdu ondoren, ezin izan zuen borroka gehiagorik egin, errepeskarik ere ez zuelako izan. Dena dela, hor dago astean zehar entrenatzen eta sufritzen egindako ahalegina, pisu mozketa gainditzeko: “Irakaskuntza handia izan da berarentzat”.