Kalamuako gazteenek giro ederra bizi izan dute II. Mugaz Bestealdeko Jaialdian
Kalamua taldeko judoka gazteenek II. Mugaz Bestealdeko Jaialdia delakoan parte hartu zuten larunbatean, maiatzaren 23an. Topaketa Judo Club Bidasoak antolatu zuen, CEIP Leka Enea - Anaka HLHI ikastetxeko instalazioetan, eta mugaren bi aldeetako klubak elkartu ziren tatami gainean.
Enrique Bordaren gonbidapenari erantzunez joan zen Kalamua Irungo hitzordura. Jaialdiak izaera hezitzailea izan zuen batez ere, eta prebenjaminetatik infantil mailetarainoko haurrek parte hartu zuten, lehia baino gehiago esperientzia, harremanak eta kirolaren balioak sustatzeko helburuarekin.
Kalamuako ordezkari ugari aritu ziren jardunaldian: Garazi Valladares, Iker Corrales, Enol Corrales, Uxue Gutiérrez, Kai Aramburuzabala, Eneko Samper, Jaione Romero, Rayan El Ouahabi, Jon Barreneche, Moussa Castañon, Amets Alonso, Josu Garro, Xabier Garro, Eiden Esnaola, Aitor Gutiérrez, Markel Pacheco, Ibai Aristondo, América Baca, Martina Balediola, Rabab Chouma eta Jon Mendoza.
Klubetik nabarmendu dute gaztetxoek “primeran gozatu” zutela topaketan, eta horrelako ekitaldiek aukera paregabea eskaintzen dietela haurrei beste klub batzuetako judokekin harremanak egiteko eta esperientzia berriak bizitzeko.