Kalamuako hiru judoka Gipuzkoako taldekako alebinetako txapelketan

Kalamuako hiru judoka Gipuzkoako taldekako alebinetako txapelketan
2023/11/09 11:38
eta kitto!
Domekan Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jokatutako Gipuzkoako taldekako txapelketan, Kalamua klubak alebin mailako hiru ordezkari izan zituen. Maddi Ajuriagerra, Maialen Lizarralde eta Uxue Gutierrez domina barik bueltatu baziren ere, “benetako gudariak bezala borrokatu zuten leahiketan”.

Bestalde, egun bat lehenago, aurreko zapatuan Donostiako arte martzialen zentroan egindako ekitaldian, Martin Nuñez Kalamua klubeko ordezkariak judoko gerriko beltza lortu zuen Euskal Judo Federazioko maisuek osatutako epailmahaiak  eskatzen dituen probak gainditu ondoren.