Kalamuako judokak Andorrako Nazioartekoan hartu dute parte beste behin

Eibarko taldeko bost lagun aritu ziren Andorran eta baita dominak irabazi ere
Kalamuako judokak Andorrako Nazioartekoan hartu dute parte beste behin
2025/05/22 11:36
eta kitto!

Boskote batek osatu zuen Kalamua klubeko ordezkaritza aurreko asteburuan judoko Andorrako Nazioartekoaren 34. edizioan. Bertan Aner Gonzalezek brontzezko domina irabazi zuen 50 kilora arteko infantil mailan, eta Doha Shrir  kadeteak eta Sara Azpiazu infantilak maila eman zuten ekitaldian: lehenengoak garaipen batekin 70 kilotik beherakoen mailan, eta bigarrenak bi garaipen eskuratuta 57 kilora arterainokoan. Infantil mailako June Valladares (57 kilora arte) eta kadete mailako Jokin Larreinak (60 kilora arte) euren borrokak galdu zituzten.

Bestalde, aurreko domekan Urnietan jokatutako alebin mailako Gipuzkoako txapelketan zilarrezko bi domina eta brontezko beste bi irabazi zituzten gure herriko judokek. Kalamuako Uxue Gutierrez eta Josu Garro finaletan izan ziren, eta Raydel Marquez eta Amets Alonso brontzearekin itzuli ziren. 40 kilotik beherakoetan ordura arte borrokarik galdu gabe iritsi zen Uxuek galdutako finalean Kalamuak bere kexa agertu zuen epaileak hartutako erabakiaren aurka.