Kalamuako judokek Andorrako Nazioartekoaren edizio berria bizi izan zuten

Txikientzat oroitzapen ahaztezinak direnak bizi izan zituzten txapelketan
Kalamuako judokek Andorrako Nazioartekoaren edizio berria bizi izan zuten
2024/04/25 13:12
eta kitto!

Kalamuako judokek ez zioten hutsik egin urteroko hitzorduari eta "txikientzat oroitzapen ahaztezinak direnak" bizi izan zituzten Andorrako Nazioarteko Txapelketaren aitzakiaz. "Autobusez egindako bidaia, gaua hotelean lagunekin, Andorra la Vellako kaleetan paseoa..." azpimarratzen badute ere, ez ziren dominik gabe bueltatu Eibarrera. Horrela, benjaminetan eta alebinetan, hiru zilarrezko (Oihan Kortazar, Maialen Lizarralde eta Jon Mendoza) eta brontzezko zazpi (Garazi Valladares, Rabab Chouma, Danel Mekolalde, Alain Gonzalez, Eneko Barrientos eta Xabier eta Josu Garro) lortu zituzten eibartarrek. Julen Martin, Sara Azpiazu eta June Valladaresek infantil mailan lehiatu zuten eta Doha Shrir-ek kadeteetan.