Kalamuako judokek Hondarribiko Stagean hartu dute parte
Ama Guadalupekoa Judo Klubak urtarrilaren 2tik 4ra antolatutako lehenengo Stagean hartu zuten parte gure herriko judo klubaren kideek. Han aukera izan zuten Pariseko 2024ko Joko Olinpikoetan diploma olinpikoa lortu zuen Laura Martinezen eta hirutan Espainiko txapeldun izan den Jose Antonio Arandaren argibideak jasotzeko. Horrela, Kalamuako infantil eta kadete mailetako judokek hiru eguneko entrenamenduez gozatu dute, beste 125 judoka eta entrenatzaileekin batera.
Bestalde, Kalamua klubak otsailean jokatuko den infantil mailako Gipuzkoako txapelketa eta martxoan jokatuko den kadeteena izango du gertueneko erronkak. Eta Txirio-kaleko bere instalazioetan ordutegi berria zabalduko dute goizez, tatami-formatua zabalduta 10:00etatik 12:30era, erabiltzaile guztiei egokitutakoa.