Kalamuako lau judoka Gipuzkoako infantil mailako txapelketan
Aner Gonzalezek izan zuen egunik onena, hiru garaipen eta porrot bakarrarekin 50 kilorainoko mailan
2025/02/04
12:11
eta kitto!
Aurreko zapatuan Urnietan jokatutako maila horretako Gipuzkoako Txapelketako lehen fasean, gure herriko Kalamua judo klubak lau ordezkari izan zituen finalari begira beharko dituzten lehen puntuak eskuratzeko. Euren artean, Aner Gonzalezek izan zuen egunik onena, hiru garaipen eta porrot bakarrarekin 50 kilorainoko mailan. Sara Azpiazuk, 57 kilora artekoan, garaipen bakarra izan zuen, bi porrotekin. Eta Julen Martinek galdu egin zuen 55 kilora artekoen mailan izandako borroka bakarra, June Valladaresek bi porrot pilatzen zituen bitartean 57 kilorainokoan. Klubeko teknikariek dioten bezala, “hasiera hain ona ez badute izan ere, orain tatamian lan egitea tokatzen da bigarren faseari begira”.