Kaldereroen kalejira 20:00etan hasiko da Urkizun eta Untzagan amaituko da

Kaldereroen kalejira 20:00etan hasiko da Urkizun eta Untzagan amaituko da
2024/02/09 15:33
eta kitto!
Atzo Eguen Zuri izan zen eta gaur, berriz, Barixaku Erregularra ospatzen da Eibarren. Eta, urtero bezala, Kaldereroak izango dira gaurko eguneko protagonistak, beraien kalejira, dantza eta kantuekin. Kalejira 20:00etan abiatuko da Urkizutik, Untzagan amaitzeko, eta herriko hainbat taldek hartuko dute parte: Kezka Dantza Taldea, ...eta kitto! Euskara Elkartea, Txolarte, Ustekabe fanfarrea, Musika Eskolako trikitilariak, Lagun Taldea, Untzagako jubilatu-etxeko abesbatza, Kaleetan Kantuz eta Jainagaren trikitixa-eskola egongo dira, besteak beste. Gaurko egunerako ospakizunak Kezka Dantza Taldeak eta ...eta kitto!-k antolatutako pregoiarekin amaituko dira.