Kale-egoeran daudenentzat harrera dispositiboa zabaltzea eskatzeko sinadurak bilduko dituzte zapatu honetan ere

END plataformakoek abenduko zapatu guztietan ipiniko dute sinadurak biltzeko mahaia, Untzagan.
Kale-egoeran daudenentzat harrera dispositiboa zabaltzea eskatzeko sinadurak bilduko dituzte zapatu honetan ere
2025/12/05 16:44
Silbia Hernandez Arrazola

Kalean lo egiten duten pertsonentzat harrera egiteko dispositiboa zabaltzeko eskaerak ahalik eta babes handiena jaso dezan, asteburu honetan ere sinadurak biltzeko mahaia ipiniko dute etxerik gabeko pertsonen aldeko END plataformako kideek. Sinadurak biltzeko mahaia Untzagan jarriko dute, abenduko zapatu guztietan, bihartik hasita (abenduaren 6an, 13an, 20an eta 27an).
Nahi duten herritarrek beraien sinadurarekin babestu dezaketen manifestuan, besteak beste, kalean dauden pertsona guztiei harrera egiteko dispositibo bat abian jartzea exijitzen diete Eibarko Udal ordezkariei. Adierazi dutenez, “Eibarko herritarrei eskatzen diegu, euren sinadurarekin, kale-egoeran dauden pertsonak kalean lo egitera behartuta ez egoteko leku baten beharra islatzeko”.
Herritarrek sinatzeko manifestua osorik irakuri dezakezue jarraian.