Kalean arituko dira bihar puntua egiten, Indarkeria sexistari aurre egiteko

“Kaleak gureak dira. Jar diezaiogun #puntuetakitto indarkeria sexistari” egitasmoa antolatu du aurten ere
Kalean arituko dira bihar puntua egiten, Indarkeria sexistari aurre egiteko
2024/06/07 11:15
eta kitto!

Matazak indarkeria sexistaren aurka ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, “Kaleak gureak dira. Jar diezaiogun #puntuetakitto indarkeria sexistari” egitasmoa antolatu du aurten ere, hainbat herritan. Horrela,  Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna dela eta, bihar goizean Untzagan egongo dira puntua egiten, 11:00etatik 13:00era. Jarduera hori parte hartu nahi duen edozeinentzat zabalik dago, eta nahikoa da bertara joan eta han egongo direnekin bat egitea, elkarrekin ehuntzen aritzeko.