Kalean dago Eibar Rebistaren 2023ko neguko alea

Kalean dago Eibar Rebistaren 2023ko neguko alea
2023/12/26 12:22
eta kitto!
Eibar “Herriaren Arima”-k bere 163. alea du kalean dagoeneko, 2023ko neguari dagokion zenbakia. Azalean, betiko lez, sasoiari lotutako argazkia dago, Eibarko Untzaga plaza elurrez betetako irudiarekin. Eibarko Udal Artxibotik eskainitako argazki hori 1920 ingurukoa da, eta bertan gaur egun Beasainen dagoen kioskoa ikusi daiteke. Aleak ohiko kolaboratzaileen hainbat testu jasotzen ditu eta, horrez aparte, “Galería de Eibarreses” sekzioan hainbat kintadetako argazkiak ikusi daitezke, beste batzuren artean.

PDF formatuan hemen ikus daiteke.