Kalean ehuntzeko munduko eguna ospatu zuten Altzoa elkarteko kideek

"Kaleak gureak dira. Jar diezaiogun #puntuetakitto indarkeria sexistari" ekimena burutzen dihardute hainbat herritan
2024/06/10 13:00
eta kitto!

Argazkiak: Leire De Blas

Kalean Ehuntzeko Munduko Egunaren harira, zapatu goizean Untzagan egon ziren puntua egiten Altzoa emakume elkarteko kideak, "Matazak indarkeria sexistaren aurka" ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Kaleak gureak dira. Jar diezaiogun #puntuetakitto indarkeria sexistari egitasmoa antolatu du aurten ere hainbat herritan, eta Eibarren Altzoa arduratu da jardueraz.