"Kalean otso etxean uso" ipuin-kontakizuna aurkeztuko du Patata Tropikala antzerki laborategiak Zapatuko Ipuinean
Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea, martxoaren 27rako.
2025/03/24
18:07
eta kitto!
Datorren asteburuan, martxoaren 29an egingo da Zapatuko Ipuina ipuin-kontalari saio berri bat, Eibarko Udal Liburutegiaren eskutik. Kalean otso etxean uso izenburuko ikuskizuna sortzeko Patata Tropikala antzerki laborategiak ipuin desberdinak nahastu ditu, bizikidetzaz eta “ez ezetz da” mezuaz hitz egiteko. Lau urtetik gorako umeentzat pentsatutako saioa 12:00etan hasiko da, Portaleko areto nagusian, eta joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, Udalaren webgunean dagoen formulario HAU beteta (azken eguna martxoaren 27a izango da).