Kalean txiza egiteagatik 35 pertsona zigortuta
Urte hasieratik hona kalean txiza egiteagatik 35 pertsona zigortu ditu Udalak. 250 euroko isuna jarri zaio arau-hausle bakoitzari, kale-garbiketa arautzen duen Udal Ordenantzaren 39. artikuluan oinarrituta. Alkateak hauxe esan duenez, "zigor hauekin herritarrak kontzientziatu nahi ditugu kaleak garbi edukitzearen garrantziaz; gainera, isunak disuasio-neurri ere badira, honelako jokabide antizibikorik berriro gerta ez dadin”. Ezarritako zehapenak 250 eurokoak dira (laster ordainduz gero, 150 eurotan geratzen da).
Azken hilabeteotan, batez ere asteburuetan, Eibarko kaleetan zeuden txiza-putzuak gero eta gehiago zirela ikusita, Jon Iraola alkateak Udaltzaingoari eskatu zion horrelako arau-hausteen kontrola handitzeko, kale-garbiketa arautzen duen Udal Ordenantza aplikatuz.
Era berean, Alkatetzara hainbatetan helarazitako kexen aurrean alkateak adierazi du konfiantza duela isunak ezarri eta “gure kaleetan txiza-lorratz gutxiago izateko balio izango du, garbiketari dagokion alderdiaz gain, elkarbizitza-arazoak ere sortzen dituelako, batez ere asteburuetan, beren pegora eta etxebizitzen ondoan txiza-putzuak jasan behar izaten dituzten pertsonekin, batez ere asteburuetan”.