Kalejira eta ondra-jana eginda ospatuko dute Gaztañerre eguna Eibarko AEK euskaltegikoek gaur

Paloma tabernan elkartu ondoren, Amañaraino joango dira kantu-kalejiran.
Kalejira eta ondra-jana eginda ospatuko dute Gaztañerre eguna Eibarko AEK euskaltegikoek gaur
2024/11/11 11:38
eta kitto!

Azken urteotako martxari jarraituz, Paloma tabernan elkartuko dira, 19:00etan, eta Ipurua zeharkatu ondoren Amañara joango dira, Musika Eskolako trikitilariek lagunduta eta euskal kantak abestuz. AEK-ko Jone Olaizolak esan digunez, “50-60 lagun inguru elkartzen gara urtero eta aurten ere horrela izatea espero dugu. Egia da AEK-ko ikasleentzako plana izaten dela, baina gonbidapena irekia da eta edozein euskalzale edo kantuzale etorri daiteke gurekin”. Amañan, Amesti tabernan merienda egingo dute, 20:00ak aldera. Tradizioak agintzen duen bezala, ez da gaztainarik faltako, eta gainera Errigoraren produktuen zozketa egingo dute.