Kaleko denboraldia zabalduko du Musika Bandak domekan

Pop-rock doinuak ekarriko dituzte Toribio Etxebarria kalera
Kaleko denboraldia zabalduko du Musika Bandak domekan
2025/05/12 17:01
eta kitto!

Aste Santua eta Maiatzaren1eko zubi atzean lagata, berriz ere martxan da Eibarko Musika Banda eta kaleko denboraldiari emango dio hasiera domeka honetan, 12:30ean, Toribio Etxebarria kalean (Antxon parean). Euria eginez gero, udaletxeko arkupean egingo dute, baina momentuz ez dago euririk iragarrita.

Kaleko kontzertuekin batera, “erritmo biziagoak” ekarriko ditu Musika Bandak Andoni Vazquez zuzendariaren berbetan. Horrela, pop-rock doinuak lantzen dituzten taldeen abestiak ekarriko dituzte.