Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea deitu du barixaku goizerako

Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea deitu du barixaku goizerako
2015/01/08 00:00
eta kitto!

Bihar goizeko 09.00etarako (barixakurako, hilak 9rako) Eibarko epaitegi parean elkarretaratzea deitu du Kaleratzeak Stop Debabarrena plataformak, Barclais-ek eragindako hiru etxebizitzaren enkantea bertan behera lagatzeko asmoz. Enkantera atera nahi dituzten hiru etxeak Eibarko hiru familiak abal modura erabili zituzten, igeltseritza enpresa txiki bat aurrera ateratzeko ahaleginetan mailegua eskatu zutenean. Plataformako kideek azaldu dutenez, "gure asmoa bankuak enkantea bertan behera lagatzea eta familia horiei bigarren aukera emateko formulak bilatzea da". 09.30etan, berriz, prentsaurrekoa emango dute Miguel de los Toyos alkateak, Maite Ortiz eta Jose Mari Erauzkin abokatuek eta enkantera atera nahi dituzten familien ordezkariek.