Kamiseta berriak indarra eman die Eibar Eskubaloiko taldeei

Emakumezkoek Euskal Kopako partidua irabazi dute eta gizonezkoek garaipenaren bidetik jarraitzen dute
Kamiseta berriak indarra eman die Eibar Eskubaloiko taldeei
2025/09/22 11:49
eta kitto!

Barixakuan kamiseta berriak aurkeztu zituen Eibar Eskubaloia taldeak. Azken urteetan bezala, Hummel etxeak ekoiztu ditu elastiko berriak eta klubeko talde nagusiek modurik onenean estreinatu dituzte asteburuan.

Lehen Nazional Mailako gizonezkoen taldeak Barakaldo jaso zuen Ipuruan, zapatuan. Lehen jardunaldiarekin alderatuz, Fernando Fernandezen mutilek ez zuten azken unera arte itxaron behar izan garaipena lortzeko, baina lehia bizia izan zen, 28-25 markagailuarekin amaitu zelarik. Horrela, ligako bi jardunalditan bi garaipen lortu ditu Eibar Eskubaloiak.

Zilarrezko Ohorezko Mailako emakumezkoen taldeak, bestalde, Euskal Kopako partidua jokatu zuen Aiala Zarautzen kontra eta, eurek ere, garaipena lortu zuten, 30-25.