Kandela-tailerrean jardun zuten atzo Illunabarrian programaren barruan
Urteko azkena izan da; udaberrian eskaintza berriarekin itzuliko da
2025/12/12
13:29
eta kitto!
Kandela-tailerrean gustora jardun zuten atzo arratsaldean Illunabarrian programaren eskutik ...eta kitto!-ren bulegora hurbildu zirenek. Kolore, material eta usain desberdinak erabiliz, naturalak guztiak, kandelatxoak egin zituzten Alluitz Naturako irakasleak emandako pausoei jarraituz.




Udaberrian eskaintza gehiagorekin itzuliko da Illunabarrian programa ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.