Kanposantua egun osoan zabalduko dute, bihar Domu Santu eguna dela eta

Kanposantua egun osoan zabalduko dute, bihar Domu Santu eguna dela eta
2023/10/31 09:20
eta kitto!
Udaletik jakinarazi dutenez, bihar Domu Santu eguna dela eta, hilerriko ordutegia honako hau izango da, gaur eta bihar: goizeko 08:00etan zabaldu eta 20:00etan itxiko dute. Bestalde, Arimen egunean (azaroak 2), meza egingo da kanposantuko kaperan, 11:00etan.