Kantabriatik datorren El Tejo Producciones taldeak "El jardín de las posibilidades" antzezlana eskainiko du bihar Coliseon

Baldintzarik gabeko maitasuna eta gerraren basakeria jorratzen dira Anabel Díez eibartarrak zuzendutako eta antzezlan honetan.
Kantabriatik datorren El Tejo Producciones taldeak "El jardín de las posibilidades" antzezlana eskainiko du bihar Coliseon
2024/02/23 16:06
eta kitto!

El jardin de las posibilidades 1920an Federico Lorcak idatzi eta 2015ean Londresen enkantean jarrita amaitu zuen maitasun-gutun baten istorioa da. Isildutako emakume baten istorioa, Granadako jenioari zer gertatu zitzaion jakiteko gehien egin zuen pertsonarena. Lorcaren heriotzari buruzko lehen ikerketaren historia.  Antzerkigile handiaren bizitzari buruzko ibilbidea dakarkigu lanak, Emilia Llanos lagunaren begiradapean. Barkatzen jakitearen garrantzia, idealizazioa ezkutu gisa, baldintzarik gabeko maitasuna eta gerraren basakeria jorratzen dira Anabel Díez eibartarrak zuzendutako eta Carlos Troyanok idatzitako antzezlan honetan.

90 min.
DRAMA
Antzezleak: Eva Barón, Lidia Casares, Patricia Cercas, Belén Galarza, Julia Sanchez
Zuzendaritza: Anabel Díez

Sarrera 10 euro (8,5 euro COLISEOAREN LAGUNA)

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen