Kantu saio irekiak eta larrain dantza errepasoa antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteak
Euskal kanta tradizionalen letra eta doinuak lantzen jarraitzeko saio irekia egingo dute eta, Eibarko Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, larrain-dantza errepasatzeko saioak egingo dituzte
2024/04/05
13:47
eta kitto!
Datorren astetik aurrera bi ekimen hartuko ditu Arrate Kultur Elkarteak: astelehenean, 19:00etan, euskal kanta tradizionalen letra eta doinuak lantzen jarraitzeko saio irekia egingo dute. Aurrerantzean hamabostean behin batuko dira, elkartearen lokaletan. Eta Eibarko Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, larrain-dantza errepasatzeko saioak egingo dituzte apirilaren 10etik maiatzaren 22ra, eguaztenetan, 19:00etatik 21:00etara Arrateko Andra Mari ikastetxean. Izen-ematea arratekultu@gmail.com helbidean edo 638284912 telefonoan egin daiteke (5 euro, bazkideek dohainik).